10aren azkena

(Windows 10aren) azkena gerturatzen ari da!

Gaurkoan "10aren azkena" plazaratzen dugu (endof10.org) eta Linux Windows 10aren erabiltzaileei eramaten diegu!

2025eko urriaren 14an, Microsoft-ek Windows 10aren euskarriari bukaera emango dio. Microsoft-ek ez du hortik aurrera sistemaren eguneratzerik eskainiko eta horrek mundu osoan 200-400 milioi magaleko eta ordenagailu inguru segurtasun arrisku eta hondakin elektroniko oso kutsagarri bihurtuko ditu.

Zure izan daiteke haietako bat.

Baina zer gertatuko litzateke zure egungo ordenagailua, erabiltzen jarraitu ahal izateko azkar eta segurua egin ahal izango bazenu? Bada Windows-en alternatiba bat, askea dena, eguneratzeak erregularki jasotzen dituena eta ia gailu guztietan ibiltzen dena, telefono adimendun eta bideratzaile gehienetatik hasi eta eguraldia iragartzen duten superordenagailuetara eta Martitzen dauden robotetara.

Bai, Linux da. Linux oso malgua eta moldagarria da, eta zuretzat ere balio dezake. Linux aise ibil daiteke zure magaleko berrienean eta duela 10-20 urteko makina batean.

Ordenagailu merke eta ingurumenarekiko lagunkoiena egun duzuna da.

Sistema eragile bat instalatzea zaila dirudien arren, "10aren azkena" sustatzen duen komunitatea laguntzeko dago! Mundu osoko herri eta hirietan, eskua luzatzeko edo baita zuretzako Linux instalatzeko prest dagoen jendea eta lekuak daude. Egunetik egunera laguntzaile talde gehiago gehitzen dira.

Aurkitu laguntza zugandik hurbil gure webgunean:

https://endof10.org/

Zergatik ezin dut migratu nire egungo makina Windows 11ra?

Izan ere, Windows 11ren sistema-eskakizunak ez betetzeko aukera handia dago. Horretarako hainbat arrazoi dago, baina eztabaidagarrienetako bat da segurtasun-modulu moderno bat ez izateagatik gailu asko baztertzen ari direla. Ikuspuntu teknikotik, zaila da halakorik justifikatzea.

Ironikoa da, hori gertatzen den eguna, urriaren 14a, "Hondakin elektronikoen eguna" ere badela. Handik gutxira, urriaren 18a, "Nazioarteko konponketa eguna da. Hori ezin da kasualitate hutsa izan!

Baina Microsoft-ek benetan nahi du Windows 10aren erabiltzaileek hardware berria erostea. Izan ere, konpainiak pantaila-osoko jakinarazpenak bultzatu ditu erabiltzaileen pantailetara hori egitera animatuz, baita Windows 11ra eguneratzeko gai diren ordenagailuetara ere. Horrek ehunka milioi gailu berri fabrikatu eta garraiatzea dakar, eta hori da agian xahuketa handiena. Hardware ekoizpenak bakarrik energia kopuru handiak kontsumitzen ditu eta karbono aztarna neurrigabea du, hori guztia alferrik, ibiltzeko balio duten gailuak zakarrontzian bukatzen badute.

Bestalde, Linux aukeratzen duzunean, egunerako erabilerarako nahiko zenukeen guztia lortzen duzu, eta makina bera hamarkada luzez lanean aritu daiteke. Lanerako, enpresa bat eramateko, konektatuta egoteko, edo erlaxatzeko erabiltzen baduzu, Linuxekin batera datorren softwarea ederra izaten da, izugarri azkarra, erabilerraza, eta zure agindupean dago. Linuxi buruzko kezka gehienak zaharkituta daude edo ez dute oinarririk eta zure sistema seguru mantenduko da Window 10aren amaieratik haratago kosturik gabe.

10aren azkena kanpainak Linux-era bertsio-berritzeko 5 arrazoi identifikatu ditu:

  1. Hardware berririk ez, Lizentzia kosturik ez
    Magaleko berri batek diru asko balio du, baina Linux sistema eragile batzuk dohain erabil daitezke. Software eguneratzeak ere dohain dira, betirako. Jakina, Dohaintzen bidez zure babesa erakutsi dezakezu!
  2. Pribatutasun hobetua
    Windows iragarki eta spyware askorekin dator. Horrek zure ordenagailua moteltzen du, konpainiei zu espiatzeko aukera ematen die, eta zure energia-faktura handitzen du.
  3. Ona planetarentzat
    Ordenagailu baten ekoizpenak bere bizitza-zikloko karbono isurpenen %75+ sortzen du. Dabilen gailu bat denbora gehiagoan mantentzea isuriak murrizteko oso modu ona da. Linux sistema eragile batekin, zure gailua denbora luzeagoan erabil dezakezu.
  4. Komunitatearen laguntza eta laguntza profesionala
    zuri laguntza emateko, tokiko konponketa-kafeak, zerbitzu profesional eta ordenagailu-denda independenteak daude. Lerroko foroetan ere laguntza aurki dezakezu.
  5. Erabiltzailearen kontrol hobea
    Linuxek softwarearen lau askatasunak bermatzen dizkizu. Programa erabili, aztertu, partekatu, eta hobetzeko aske zara, nahi beste denboran. Zure gailuaren kontrola duzu.

Bideo-jokalaria bazara, agian zeure buruari galdetuko diozu: Nire jokoak Linux-ekin joka al ditzaket? Bai, egin dezakezu, eta ez da inoiz horren erraza izan! Gaur egun milaka AAA joko ezagun arazorik gabe exekutatzen dira Linux-en eta, kasu askotan, errendimendua Windows-en berdina edo hobea da, batez ere hardware zaharragoan.

Geroz eta gehiago dira kanpaina babesten duten Software aske eta sorburu irekiko eta konponketa erakundeak, besteak beste:

10aren azkena kanpaina 2024ko azaroan hasi zen Hego Tiroleko Software Askearen konferentzian, eta ordutik jende ugari erakarri du laguntza ematera. Kanpaina hau talde dedikatu baten ekarpen sutsuei esker egin da. Taldeari buruz gehiago jakiteko:

https://endof10.org/team/

Eta Windows aurrez instalatuta duen ordenagailu berri bat erosi baduzu, baina horren ordez Linux instalatu nahi baduzu? Linux edo beste SE bat nahiago baduzu, Windows-engatik ordaintzen duzu, erabiltzen ez baduzu ere. Hori ez da bidezkoa eta askotan ez da gardena ere. Refund4Freedom, Europako Software Askearen Fundazioaren (Free Software Foundation Europe) ekimen bat da, kontsumitzaileek beren sistema eragilea aukeratzeko eta ordenagailu berrietan aurrez instalatuta dauden eta erabiltzen ez diren softwareengatik — Microsoft-en Windows bereziki — ordaindutakoa itzultzea lortzeko eskubidea defendatzen duena.

https://refund4freedom.org/

Etorkizuneko hardwareak nahi duzun edozein software instalatzen uztea nahi duzu? Azken finean zure hardwarea da! Gailuen neutraltasuna, Europako Software Askearen Fundazioaren (Free Software Foundation Europe) ekimena ere badena, azken erabiltzaileei softwarearen erabilera ez-diskriminatzailea izateko, software askea eta sorburu irekikoa barne, haien gailuetan atezainak saihesteko aukera eman nahi die. Informazio gehiago hemen:

https://fsfe.org/activities/deviceneutrality/index