10aren azkena

Zerorrek instalatzeko gida

Esperientziarik onena izateko, aurrez aurreko laguntza lortzea gomendatzen dugu. Hala ere, zuk zeuk egiteko trebetasun tekniko nahikoa duzula uste baduzu, hemen duzu gida orokor bat Linux instalatzeko beharrezko hiru urrats nagusiekin.

Banaketa bat aukeratu duzunean, haien webguneak jarrai ditzakezun gida zehatzagoak izango dituzte.

Hasi baino lehen ziurtatu, berrinstalatzera zoazen ordenagailuko datu garrantzitsu guztien babeskopia egiteaz!
  1. SE berri bat zama-jaistea
    Zama-jaitsi instalatu nahi duzun sistema eragilea. Bilatu hasiberrientzako Linux banaketak iradokizunak lortzeko.
  2. USB unitate batean grabatu
    Sistema eragilea USB unitate batean grabatu tresna estandar bat erabiliz, Rufus esaterako. Horrek USB unitateko datu guztiak gainidatziko ditu, beraz, aurrez, mantendu nahi dituzun fitxategien babeskopia egin ezazu.

    Lortu Rufus →

  3. Abiarazi eta instalatu zure ordenagailuan
    Abiarazi zure ordenagailua zure USB unitatetik. Aurrez teklatuko konbinazio egokia ezagutu beharko duzu. Puntu honetan zure ordenagailuko datu guztiak gainidatziko dituzu, beraz, izan ezazu mantendu nahi dituzun fitxategien babeskopia bat. Jarraibideak jarraitu, eta hara! Ongi etorri zure ordenagailu zaharberritura!