Laguntza eman
Noiz argitara dezaket gure konponketa kafe edo ordenagailu-denda independentea endof10.org webgunean?
Linux-en laguntza eskaintzen baduzu, zure kokapena oraintxe gehitu dezakezu!
Lekuetarako eta ekitaldietarako behar dugun informazioaren deskribapena Git gordetegiaren README fitxategian aurki daiteke. Bidali informazioa posta bidez endof10 [at] list.posteo.de helbidera. Ahal baduzu, lagundu iezaguzu informazio hori JSON formatuan emanez.
Jakintza teknikoa baduzu, zuk zeuk bateratze eskaera bat egin dezakezu 10aren azkena webgunearen gordetegian.
Kanpainan nola parte har dezaket?
Parte hartzeko era asko daude! Jar zaitez gurekin harremanean zure ahalegina gurearekin koordinatu ahal izan dezagun.
- Linux euskarria eskaintzen duten konponketa-kafeak eta ordenagailu denda independenteak gurekin harremanean jarri
- Antolatu instalatzeko ekitaldi bat eta jakinarazi iezaguzu
- Diseinatu erabiltzaile berrientzako materialak, hala nola gidak, promoziorako eskuorriak, etab.
- Banatu materialak zure inguruko kafetegi, denda, unibertsitate eta eskoletan
- Bultzatu gure kanpainaren lerroko presentzia gure hedabide sozialen postak partekatuz
- Itzuli webgunea (azpian gehiago), kanpainarako materialak, etab.
- Boluntario gisa FOSS komunitateekin kanpainan parte hartu (dokumentazioa hobetuz, softwarea araztuz, diseinuan)
- <zeure ideiak>
Zein komunikazio plataforma erabiltzen du 10aren azkena kanpainak?
Idatzi iezaguzu kanal publiko hauetako batera, zure burua aurkeztu, eta zertan parte hartu nahi duzun:
- Matrix: https://matrix.to/#/#endof10:kde.org
- Posta-zerrenda: https://lists.posteo.de/listinfo/endof10
Kanpaina sare sozialetan aktibo dago?
Fedibertsoan gaude, jarraitu Mastodoneko gure kontua eta gure postak bultzatu: https://floss.social/@endof10
Nola lagun dezaket endof10.org webgunearen itzulpenarekin?
Webgunea KDEk ostatatzen du eta KDEren webgune guztien itzulpen lan ildo bera jarraitzen du.
Aurkitu zure hizkuntza-taldea: https://l10n.kde.org/.
Ezagutu prozesua: https://community.kde.org/Get_Involved/translation
Baduzu 10aren azkena kanpainaren berri ematen duen eskuorri/poster bat?
Hemen hainbat hizkuntzatan dagoen eskuorri informatibo bat aurkituko duzu:
https://invent.kde.org/teams/eco/opt-green/-/tree/master/materials/leaflets
Posterrak lantzen ari gara. Begiratu hemen berriz noizean behin.
Zergatik ez da <TXERTATU ZURE GOGOKO BANAKETA> webgunean sustatzen?
10aren azkena webgunea eta dibulgazioa, nahita, banaketekiko agnostikoa da. Helburua FOSS familia handi bat gisa hitz egitea da. Kanpainak eta jarduerek gure komunitate osoa ordezkatzea nahi dugu.
Banaketekiko agnostikoa izateak esan nahi du FOSS komunitateek beraien lan propioa sustatu ezin dutenik?
Banakako FOSS komunitateak, kanpainaren testuinguruan beraien lan propioak sustatzera ongietorriak dira, bi oharpenekin: (i) garbi gelditu behar da zure komunitateari buruz ari zarela eta ez kanpainari buru, eta (ii) ez duzu beste komunitate batzuen lanei buruz era negatiboan hitz egin behar.
Adibidez, planeatutako ekitaldietako bat "10aren zerrenda", #EndOf10
traola erabiltzen duen hedabide sozial kanpaina bat da. Testuinguru honetan:
- 10aren azkena hedabide sozial kontua ahal bezain neutro mantentzen da (adib. "Linuxera aldatzeko 10 arrazoi") eta ez du banaketa jakin bat sustatzen.
- Zure komunitateak hedabide sozialetan "<ZURE PROIEKTUra> aldatzeko 10 arrazoi" duen dibulgazio bat egiten du,
#EndOf10
traolarekin. Arrazoien zerrendan zure lan propioa sustatzen duzu. Hala ere, onartezina litzateke FOSS komunitatearen beste edozein lani buruz negatiboki hitz egitea.