10aren azkena

Laguntza eman

Noiz argitara dezaket gure konponketa kafe edo ordenagailu-denda independentea endof10.org webgunean?

Linux-en laguntza eskaintzen baduzu, zure kokapena oraintxe gehitu dezakezu!

Lekuetarako eta ekitaldietarako behar dugun informazioaren deskribapena Git gordetegiaren README fitxategian aurki daiteke. Bidali informazioa posta bidez endof10 [at] list.posteo.de helbidera. Ahal baduzu, lagundu iezaguzu informazio hori JSON formatuan emanez.

Jakintza teknikoa baduzu, zuk zeuk bateratze eskaera bat egin dezakezu 10aren azkena webgunearen gordetegian.

Begiratu MEG erakundeak eta ez banako pertsonak zergatik zerrendatzen ditugun jakiteko.

Kanpainan nola parte har dezaket?

Parte hartzeko era asko daude! Jar zaitez gurekin harremanean zure ahalegina gurearekin koordinatu ahal izan dezagun.

Zein komunikazio plataforma erabiltzen dituzte 10aren azkena kanpainaren antolatzaileek?

Idatzi iezaguzu kanal publiko hauetako batera, zure burua aurkeztu, eta zertan parte hartu nahi duzun:

Fedibertsoan ere aurkitu gaitzakezu. Kanpainaren traolak #EndOf10 eta #EO10Challenges dira.

Nola lagun dezaket endof10.org webgunearen itzulpenarekin?

Webgunea KDEk ostatatzen du eta KDEren webgune guztien itzulpen lan ildo bera jarraitzen du.

Aurkitu zure hizkuntza-taldea: https://l10n.kde.org/.

Ezagutu prozesua: https://community.kde.org/Get_Involved/translation