Ordenagailua 2010 ondoren erosi bazenuen, litekeena da hura botatzeko arrazoirik ez egotea. Egunean dagoen Linux sistema eragile bat instalatuz gero, datozen urteetan erabili ahal izango duzu.
Sistema eragile bat instalatzea zaila dirudien arren, ez duzu zertan bakarrik egin behar. Zorte pixka batekin, zure inguruan laguntzeko prest dagoen jendea izanen da!
Aurkitu lagunduko zaituen norbait →
Windows 10aren ondoren, beste batzuei ordenagailuak bizirik mantentzen lagundu nahi diezu?
Zure ordenagailu zaharra Linuxekin bertsio-berritzeko 5 arrazoi
- Hardware berririk ez, Lizentzia kosturik ez
Magaleko berri batek diru asko balio du, baina Linux sistema eragile batzuk dohain erabil daitezke. Software eguneratzeak ere dohain dira, betirako. Jakina, Dohaintzen bidez zure babesa erakutsi dezakezu! - Pribatutasun hobetua
Windows iragarki eta spyware askorekin dator. Horrek zure ordenagailua moteltzen du, konpainiei zu espiatzeko aukera ematen die, eta zure energia-faktura handitzen du. - Ona planetarentzat
Ordenagailu baten ekoizpenak bere bizitza-zikloko karbono isurpenen %75+ sortzen du. Dabilen gailu bat denbora gehiagoan mantentzea isuriak murrizteko oso modu ona da. Linux sistema eragile batekin, zure gailua denbora luzeagoan erabil dezakezu. - Komunitatearen laguntza eta laguntza profesionala
zuri laguntza emateko, tokiko konponketa-kafeak, zerbitzu profesional eta ordenagailu-denda independenteak daude. Lerroko foroetan ere laguntza aurki dezakezu. - Erabiltzailearen kontrol hobea
Linuxek softwarearen lau askatasunak bermatzen dizkizu. Programa erabili, aztertu, partekatu, eta hobetzeko aske zara, nahi beste denboran. Zure gailuaren kontrola duzu.
Sostengua emaileak
Erakunde hauek, kanpainaren alde, gurekin bat egin dute.
Konbentzituta?
Orduan aurkitu zugandik gertuen dagoen konponketa-kafea edo ordenagailu-denda independentea eta gozatu zure ordenagailu zaharberrituarekin!