10aren azkena

Windows 10aren euskarria 2025eko urriaren 14an bukatuko da.

Microsoft-ek ordenagailu berria eros dezazun nahi du.

Baina zer iruditzen zaizu orain daukazuna berriro azkar eta segurua egin ahalko bazenu?

BERRI FRESKOABERRI FRESKOAZURE ORDENAGAILUZAHARRA

Ordenagailua 2010 ondoren erosi bazenuen, litekeena da hura botatzeko arrazoirik ez egotea. Egunean dagoen Linux sistema eragile bat instalatuz gero, datozen urteetan erabili ahal izango duzu.

Sistema eragile bat instalatzea zaila eman dezake, baina ez duzu zertan bakardadean egin beharrik. Zorte pixka batekin, zure inguruan laguntzeko prest dagoen jendea izanen da!

Aurkitu lagunduko zaituen norbait  →

Instalatu Linux zuk zeuk →

Windows 10 ondoren besteei haien ordenagailuak bizirik mantentzen lagundu nahi zenuke?

Eman izena konponketa kolektibo gisa  →

Zure ordenagailu zaharra Linux-kin bertsio berritzeko 5 arrazoi

  1. Hardware berririk ez, Lizentziarik konturik ez
    Magaleko berri batek diru asko balio du, baina Linux sistema eragile batzuk dohain erabil daitezke. Software eguneratzeak ere dohain dira, betirako. Jakina, Dohaintzen bidez zure babesa erakuts dezakezu!
  2. Pribatutasun hobetua
    Windows-ek iragarki eta spyware askorekin dator. Horrek zure ordenagailua moteltzen du, konpainiei zu espiatzeko aukera ematen die, eta zure energia-faktura handitzen du.
  3. Ona planetarentzat
    Ordenagailu baten ekoizpenak bere bizitza-zikloko karbono isurpenen %75+ sortzen ditu. Dabilen gailu bat denbora gehiagoan mantentzea isuriak murrizteko oso modu ona da. Linux sistema eragile batekin, zure gailua denbora gehiagoan erabil dezakezu.
  4. Komunitatearen laguntza eta laguntza profesionala
    Laguntza emateko, tokiko konponketa kafeak eta zerbitzu profesional independenteak, eta ordenagailu-dendak daude. Lerroko foroetan ere laguntza aurki dezakezu.
  5. Erabiltzailearen kontrol hobea
    Linux-ek softwarearen lau askatasunak bermatzen dizkizu. Programa erabili, aztertu, partekatu, eta hobetzeko aske zara, nahi beste denboran. Zure gailuaren kontrola duzu.

Sostengua emaileak

Erakunde hauek, kanpainaren alde, gurekin bat egin dute.

Konbentzituta?

Orduan aurkitu zugandik gertuen dagoen konponketa-kafea edo ordenagailu-denda independentea eta gozatu zure ordenagailu zahar berrituarekin!

Konpondu zure ordenagailu zaharra  →